lunes, 24 de noviembre de 2008

Gizarte hezitzaileentzat hurrengo kongresua erakargarria izan litekeela uste dut.


Proyecto Hombre-k
Apirilaren 15,16,17 Madrilen
ONCE Auditorium-ean "Adin txikikoak, droga eta gizartea"-ri dagokion XI Kongresua emango du.
Informazio gehiago Proyecto Hombre-ko webgunean izango duzu.

Drogak eragindako %69 hildako kokaina kontsumitzearen ondorioz izan da

Azken urte honetan kokainak 800 pertsona hil ditu, drogak erangindako %69,2 hildako kokaina kontsumitzaileak ziren, eta hori dio Drogen inguruko Plan Nazionalak egin duen informeak.

Erabiltzaileak 15 eta 34 urte bitartekoak izaten dira eta asteburuetan kontsumitu ohi dute.

Testuinguru honetan sortu dute gaindosiak gainditu edota abstinentzia erraztu ahalbidetuko duen txerto berri bat.

Datorren urteko bukaerarte ez da jakingo txerto hau erabilgarria izango den ala ez, entsaiu medikuak hasiko baitira.

Informazio gehiago Diario de Noticias-en.

martes, 18 de noviembre de 2008

Krisia drogen eremura heldu da

Krisia heldu da drogen mundura, orain lortu ditzazkegu drogak diru gutxiagoren truk. Hala ere,gehienetan, kalitate txarrekoa.

Gaur egun, gazteen artean kolokon handiagoa ematen duten droga, baina dosi txikietan, eramaten da, horrela ez dute hainbeste diru gastatzen.

Hona hemen berri osoa El Pais egunkarian:

jueves, 13 de noviembre de 2008

Droga kontsumoa edo kontsumoaren droga?

Ezagunak dira, instituzioetatik, drogak kaleetatik ezabatu nahiez bultzatu izan diren neurriak. Hauek, gehienetan, gaztearen irudi kriminal baten zabaltzaile izan dira. Baino “drogen kontrako kanpaina” horretan botereak ez ote du jokatzen interes ekonomikoen behar izanen arabera? Alkohol aberasgarriari bai, eta marihuana erretzaileak zigortzeari ere? Botereak gure kontsumoaren alor hau, kultura neoliberalaren barruan kokatu, eta kontrolpean eduki nahi ez ote gaitu? Honetaz guztiaz mintzo zaigu Kaiet Oribe gazte mugimenduko kidea hurrengo artikuluan:


2008-10-03

KOLABORAZIOAK:
Kaiet Oribe - Gazte mugimenduko kidea

Orain direla egun pare batzuk, gure herriko alkate jaunak alkohola eta borrokak ekiditzeko bi ordenantza aurkeztu zituen.
Ordenantza hauen aurkezpenean erabiltzen zen hizkuntza oso indartsua zen: “tolerancia cero”,
“navajeros...”, “no seran bien recibidos...” eta horrelakoak erabili ziren. Ordenantza hauek,
berriro ere, gazteak jartzen ditu jo puntuan, beste talde batzuk ez bezala. Arrazoia argia da; kalean edaten diren
“litro”ak ekiditzeko aurkeztu da batik bat, fenomeno hau, beste batzuen modura, kriminalizatuz.
Ordenantzan ez da aipatzen zergatik jendea parkeetara hurbiltzen den edatera, diskoetako prezioak ordaindu baino.
Ezta fenomeno honen ordez planteatzen diren alternatiba ezberdinak ere.
Euskal Herriko udaletxe, zein gobernu ezberdinek, horrelakoak egiten dituzte beti, gazteen kontsumitzeko erak
aztertzerakoan. Honen inguruan aurkezten diguten irtenbide bakarrak isunak, gu geu lapurrak bezala sentiaraztea eta
zigorrak dira.
Hala ere, drogak eta bestelakoak arautzeko orduan ez dira mozten erabilpen ezberdinak emateko. Etekin
ekonomikoaren ikuspuntua hor dago eta horren arabera drogen politikak norabide ezberdina izan dezake: marihuana
erretzea debekaturik dago, osasunaren kontra doalako. Alkohola ordea, kotxe istripu eragile handiena izanik,
baimenduta dago, zerga handiak jasotzen baitira.
Debekaturik dauden drogekin ere, helburuak agintzen du; askotan drogak gazteriaren sormena moteltzeko erabili izan
dira. Gazteria alienalizatzea lortuz gero positiboki ulertuko dute agintariek.
Are gehiago, drogak arma politiko gisa ere ulertu behar ditugu. Narkotrafikoaren kontrolaren atzetik nor dagoen edonork
daki eta trapitxero askok noren konfidenteak diren ere bai. Gerra zikina finantziatzen duenean drogak onak direla esan
daiteke, agintarien ikuspuntutik.
Horregatik drogen kontsumo ezberdinaren kontrolatu nahian dabiltzate; gazteak kontsumo ohiturak antolatzen ditugunak
izatea ez dutelako nahi. Eta horretarako isunak, zigorrak, eta debekuak eskaintzen dizkigute.
Azterketa globala eginez gero, gazteok drogen kontsumo arrazionala egiteko kapazitatea dugu, debeku eta
kriminalizazioaren gainetik. Historikoki, drogen kontsumoa kultur ezberdinekin lotuta egon da, gaur egun duen kutsu
ezkorra gabe. Azken finean droga ezberdinak hartzeko orduan non, noiz eta nola galderak, hots, kulturak garrantzi
handia du; botereak drogen inguruko kontsumo ohitura neoliberala, konpultsiboa eta desmobilizatzailea nahi du.
Gazteriak, berriz, kultur aske eta arrazional batean oinarritu nahi du drogen kontsumoa. Droga kontsumoaren
fenomenoaren borroka honetan datza.
herriKolore