Mostrando entradas con la etiqueta kontsumoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumoa. Mostrar todas las entradas

jueves, 29 de enero de 2009

Drogen eraginak aztertzen duen multimedia Youtuben aurkitu dezakezue, klasean burututakoa.

jueves, 15 de enero de 2009

Generoa eta drogak

Gizarteak rol zehatz bat hartzera ahalbidetzen gaitu, bai pertsonalki bai kolektiboki.
Hala, emakumeok jokatzeko era bat barneratuta daukagu, zein denboran zehar aldaketak izan ditu. Beraz, emakumearen eta gizonaren kontzeptua aldatuz joan dira.

Egun, ematen du emakumeok “feminitatearen” kontzeptutik alde egin nahi dugula eta “maskulino” terminoak dituen jokaeretara hurbiltzen garela. Eta honek “maskulinoaren” kontzeptua zer den galdetzera eramaten gaitu.

Drogadikzioaz hitzegiten dugunean ezin da alde batean utzi emakumeon aldaketa hauek.

Emakume kontsumitzailea bere rol-atik aldendu da, rol “maskulinoko” jarrerak barneratu dituelarik. Era berean, gizonaren kontzeptua zalantzan jartzen da, emakumeon jarreratik desberdindu ezinik, horrek eramaten dielarik bere maskulinitatea babestera, hots, emakume kontsumitzaileak baztertzera.

Drogadikzioari dagokion genero perspektiba nahiko larri dabil, agerian baitago inkesten hizkuntz androzentrista, hau da, pertsona neutroa gizona da eta berari egiten zaizkio behaketak.
Dena den, gehiegizko kontsumoaren ondorio negatiboenak gizonezkoak daukate, biolentoegiak bilakatuz eta ekintz ilegal gehiago egiten dituztelako. Horren eraginez, emakumeok bigarren planoan geratzen gara droga kontsumoari dagokion estudio, inkesta, e.a.etan. Gizonei zuzendutako tratamenduak soilik daudelarik.

Informazio gehiago "1.Jornada de la Comisión de Género".

sábado, 10 de enero de 2009

Gazteon %65,4 alkohola kontsumitzen dugu asteburuetan

Asteburuetan gauetan irtetzen garenean kuadrilarekin alkohola edatea,gure inguruan, ohikoa izaten da.

Gazteon %65,4ak asteburuetan alkohola kontsumitzen dugu eta %17,3 gehiegi kontsumitzen dute, osasunerako larria delarik.

Gizonak, oraindik ere, emakumeok baino gehiago kontsumitzen dute, inguruaren eraginez.

Gehien kontsumitzen diren edariak, gaur egun ere, garagardoa eta ardoa dira.

Informazio gehiago Diario de Noticias-en.

Droga motak eta ondorioak

Droga motei dagokien ondorioak aztertzen duen power-point bat luzatzen dizuet, slideshare-tik jaitsitakoa. Era berean,A. Ferriere-ri buruzko bibliografia igo dut.

viernes, 26 de diciembre de 2008

Aymara (Bolivia) = kokaina?

Ematen du Boliviako eremu txiki honen arazoa kokaina dela, baina han kokaina elementu erlijiodun moduan hartzen dute, nahiz eta herrialde aberatsek pentsatu bertan kokaina ohiko kontsumoa dela Aymararen arazo nabarmenena alkohola da.

Bertako indiginak alkohola heldu denetik biolentuak bihurtu dira, emakumeak jotzeko ahalmena dutela uste dutelarik.

Alkohola lehen baino baztertuagoak bilakatu die, ez daukate present bazterketa-egoeran zeudela eta orain askoz gehiago.

Beraz, emakumeak dira biolentzia guzti hori jasten dutenak eta pisu guztia daramatenak.

Horren aurrean Adsis elkartea hainbat proiektu aurrera eraman dute emakumearen autoestima lantzeko baita gizon alkoholikoekin ere programa bat sortu dute.


Informazio gehiago La Vanguardia-n egunkarian.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Suitza porroen kontra

Suitzarrek kannabis-a kontsumo pertsonalerako legeztatzeko erreferendum-ean ezetza eman dute, drogarekin lotutako turismoa erakarriko zuelarik. Aldiz, adikzio larria duten heroinazaleei substantzia bera proportzionatuko dieten programa gobernutarraren alde egin dute.

Informazio gehiago diario de mallorca-n

jueves, 11 de diciembre de 2008

jueves, 4 de diciembre de 2008

Droga-kontsumoa, E.A.E.-ko gazteen artean

E.A.E.-ko gazteen artean (15 eta 29 urte bitartekoak) egindako ikerketa honetan esanguratsua da alkohol-kontsumoa(%71.7) tabako-kontsumoa(%38.6) baino zabalduagoa dagoela.

Hala ere, nahiz eta azken urte hauetan egunero kontsimitzen dutenen artean alkohol-kontsumoa jaitsi baldin bada ere, asteburuetan eta jai egunetan proportzioa gora egiten du.

Hurrengo tablan droga-kontsumoa, ohikoa edo noizbehinkakoa, agertzen da:


substantziaohizko kontsumoanoizbait dastatu du
Alkohola%71.7%91.8
Tabakoa%38.6%58.7
Kannabisa%29.6%55.1
Anfetamina%7%15.3
Kokaina%4.5%11.2


Informazio gehiago drogomedia-n.

lunes, 24 de noviembre de 2008

Gizarte hezitzaileentzat hurrengo kongresua erakargarria izan litekeela uste dut.


Proyecto Hombre-k
Apirilaren 15,16,17 Madrilen
ONCE Auditorium-ean "Adin txikikoak, droga eta gizartea"-ri dagokion XI Kongresua emango du.
Informazio gehiago Proyecto Hombre-ko webgunean izango duzu.

Drogak eragindako %69 hildako kokaina kontsumitzearen ondorioz izan da

Azken urte honetan kokainak 800 pertsona hil ditu, drogak erangindako %69,2 hildako kokaina kontsumitzaileak ziren, eta hori dio Drogen inguruko Plan Nazionalak egin duen informeak.

Erabiltzaileak 15 eta 34 urte bitartekoak izaten dira eta asteburuetan kontsumitu ohi dute.

Testuinguru honetan sortu dute gaindosiak gainditu edota abstinentzia erraztu ahalbidetuko duen txerto berri bat.

Datorren urteko bukaerarte ez da jakingo txerto hau erabilgarria izango den ala ez, entsaiu medikuak hasiko baitira.

Informazio gehiago Diario de Noticias-en.

jueves, 13 de noviembre de 2008

Droga kontsumoa edo kontsumoaren droga?

Ezagunak dira, instituzioetatik, drogak kaleetatik ezabatu nahiez bultzatu izan diren neurriak. Hauek, gehienetan, gaztearen irudi kriminal baten zabaltzaile izan dira. Baino “drogen kontrako kanpaina” horretan botereak ez ote du jokatzen interes ekonomikoen behar izanen arabera? Alkohol aberasgarriari bai, eta marihuana erretzaileak zigortzeari ere? Botereak gure kontsumoaren alor hau, kultura neoliberalaren barruan kokatu, eta kontrolpean eduki nahi ez ote gaitu? Honetaz guztiaz mintzo zaigu Kaiet Oribe gazte mugimenduko kidea hurrengo artikuluan:


2008-10-03

KOLABORAZIOAK:
Kaiet Oribe - Gazte mugimenduko kidea

Orain direla egun pare batzuk, gure herriko alkate jaunak alkohola eta borrokak ekiditzeko bi ordenantza aurkeztu zituen.
Ordenantza hauen aurkezpenean erabiltzen zen hizkuntza oso indartsua zen: “tolerancia cero”,
“navajeros...”, “no seran bien recibidos...” eta horrelakoak erabili ziren. Ordenantza hauek,
berriro ere, gazteak jartzen ditu jo puntuan, beste talde batzuk ez bezala. Arrazoia argia da; kalean edaten diren
“litro”ak ekiditzeko aurkeztu da batik bat, fenomeno hau, beste batzuen modura, kriminalizatuz.
Ordenantzan ez da aipatzen zergatik jendea parkeetara hurbiltzen den edatera, diskoetako prezioak ordaindu baino.
Ezta fenomeno honen ordez planteatzen diren alternatiba ezberdinak ere.
Euskal Herriko udaletxe, zein gobernu ezberdinek, horrelakoak egiten dituzte beti, gazteen kontsumitzeko erak
aztertzerakoan. Honen inguruan aurkezten diguten irtenbide bakarrak isunak, gu geu lapurrak bezala sentiaraztea eta
zigorrak dira.
Hala ere, drogak eta bestelakoak arautzeko orduan ez dira mozten erabilpen ezberdinak emateko. Etekin
ekonomikoaren ikuspuntua hor dago eta horren arabera drogen politikak norabide ezberdina izan dezake: marihuana
erretzea debekaturik dago, osasunaren kontra doalako. Alkohola ordea, kotxe istripu eragile handiena izanik,
baimenduta dago, zerga handiak jasotzen baitira.
Debekaturik dauden drogekin ere, helburuak agintzen du; askotan drogak gazteriaren sormena moteltzeko erabili izan
dira. Gazteria alienalizatzea lortuz gero positiboki ulertuko dute agintariek.
Are gehiago, drogak arma politiko gisa ere ulertu behar ditugu. Narkotrafikoaren kontrolaren atzetik nor dagoen edonork
daki eta trapitxero askok noren konfidenteak diren ere bai. Gerra zikina finantziatzen duenean drogak onak direla esan
daiteke, agintarien ikuspuntutik.
Horregatik drogen kontsumo ezberdinaren kontrolatu nahian dabiltzate; gazteak kontsumo ohiturak antolatzen ditugunak
izatea ez dutelako nahi. Eta horretarako isunak, zigorrak, eta debekuak eskaintzen dizkigute.
Azterketa globala eginez gero, gazteok drogen kontsumo arrazionala egiteko kapazitatea dugu, debeku eta
kriminalizazioaren gainetik. Historikoki, drogen kontsumoa kultur ezberdinekin lotuta egon da, gaur egun duen kutsu
ezkorra gabe. Azken finean droga ezberdinak hartzeko orduan non, noiz eta nola galderak, hots, kulturak garrantzi
handia du; botereak drogen inguruko kontsumo ohitura neoliberala, konpultsiboa eta desmobilizatzailea nahi du.
Gazteriak, berriz, kultur aske eta arrazional batean oinarritu nahi du drogen kontsumoa. Droga kontsumoaren
fenomenoaren borroka honetan datza.
herriKolore