jueves, 29 de enero de 2009

Drogen eraginak aztertzen duen multimedia Youtuben aurkitu dezakezue, klasean burututakoa.

viernes, 23 de enero de 2009

Hainbat arrazoi kontsumitzeko...

Drogen kontsumoaren zergatiak ez du azalpen bakarra, horretan eragina duten faktoreak asko dira-eta.

Gaztetxoen kasuan nortasunaren bilakaerari daude lotuta arrazoi horiek; hau da:
baten parekoa izatea, urlia bezalakoa ez izatea, ondo pasatzea eta abar.

Batzuetan kontsumoa problematikoagoa izan daiteke, substantzia barruko ezinegonei aurre egiteko botika moduan hartzen denean, esate baterako.

Informazio gehiago Zirimola 15zbk aldizkarian.

jueves, 15 de enero de 2009

Generoa eta drogak

Gizarteak rol zehatz bat hartzera ahalbidetzen gaitu, bai pertsonalki bai kolektiboki.
Hala, emakumeok jokatzeko era bat barneratuta daukagu, zein denboran zehar aldaketak izan ditu. Beraz, emakumearen eta gizonaren kontzeptua aldatuz joan dira.

Egun, ematen du emakumeok “feminitatearen” kontzeptutik alde egin nahi dugula eta “maskulino” terminoak dituen jokaeretara hurbiltzen garela. Eta honek “maskulinoaren” kontzeptua zer den galdetzera eramaten gaitu.

Drogadikzioaz hitzegiten dugunean ezin da alde batean utzi emakumeon aldaketa hauek.

Emakume kontsumitzailea bere rol-atik aldendu da, rol “maskulinoko” jarrerak barneratu dituelarik. Era berean, gizonaren kontzeptua zalantzan jartzen da, emakumeon jarreratik desberdindu ezinik, horrek eramaten dielarik bere maskulinitatea babestera, hots, emakume kontsumitzaileak baztertzera.

Drogadikzioari dagokion genero perspektiba nahiko larri dabil, agerian baitago inkesten hizkuntz androzentrista, hau da, pertsona neutroa gizona da eta berari egiten zaizkio behaketak.
Dena den, gehiegizko kontsumoaren ondorio negatiboenak gizonezkoak daukate, biolentoegiak bilakatuz eta ekintz ilegal gehiago egiten dituztelako. Horren eraginez, emakumeok bigarren planoan geratzen gara droga kontsumoari dagokion estudio, inkesta, e.a.etan. Gizonei zuzendutako tratamenduak soilik daudelarik.

Informazio gehiago "1.Jornada de la Comisión de Género".

sábado, 10 de enero de 2009

Gazteon %65,4 alkohola kontsumitzen dugu asteburuetan

Asteburuetan gauetan irtetzen garenean kuadrilarekin alkohola edatea,gure inguruan, ohikoa izaten da.

Gazteon %65,4ak asteburuetan alkohola kontsumitzen dugu eta %17,3 gehiegi kontsumitzen dute, osasunerako larria delarik.

Gizonak, oraindik ere, emakumeok baino gehiago kontsumitzen dute, inguruaren eraginez.

Gehien kontsumitzen diren edariak, gaur egun ere, garagardoa eta ardoa dira.

Informazio gehiago Diario de Noticias-en.

Argazkiak




Nire facebook-en argazki gehiago dituzue.

Droga motak eta ondorioak

Droga motei dagokien ondorioak aztertzen duen power-point bat luzatzen dizuet, slideshare-tik jaitsitakoa. Era berean,A. Ferriere-ri buruzko bibliografia igo dut.

jueves, 8 de enero de 2009

kazaa tutoriala

Kazaa nola deskargatzen den eta maneiatzeko tutoriala egin dugu Leire Altunak eta biok. Euskaltuben aurkitu dezakezue.

Del.icio.us

Del.icio.us zerbitzuan nire blogarekin zer ikusia duten elkarteak sartu ditut, hementxe usten dizuet:

http://delicious.com/gazteaktakontsumoa