viernes, 26 de diciembre de 2008

Kontsumo arduratsua

Asteburua inkonzienteki jaiarekin lotutako kontzeptua dugu. Jai giroa kontsumitzera eramaten gaitu, kontsumitzen duguna edozer delarik.

Asteburu gauetan nahitaez subtantziaren bat hartu ohi dugu gazteok,baina kantitateaz arduratzen al gara? Eta substantzien nahasketetan?

Batzutan, nahiz askotan, ez gara konturatzen substantzia bakoitzaren eraginaz eta horrek gure buruaren jabe ez izatera eramaten gaitu.

Horregatik kontsumo arduratsuaren garrantzia, substantzien menpe egotea nahi ez badugu hauen kontsumoa kontrolpean izan behar dugu, hau da, zer hartzen dugunaren ondorioak kontuan hartu behar ditugu ez nahasteko kontrako efektuak dituzten substantziekin.
Horrela, substantzia bakoitzaren benetazko eragina nabarituko dugu.

Era berean, mementu orok ez dira egokiak kontsumitzeko. Hala ere, bakoitzak aukeratu behar du, gaitasuna baitugu bai edo ez esateko, bai gure buruari bai beste bati.

No hay comentarios: